Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
27/09/2026

MUAK jaialdiak gaur arratsaldean agur esango du Virginia Riezu eta 'Poderío' umore-proposamenarekin

Hitzordua 20:00etan Ganbera Aretoan izango da eta bertan artista nafarrak behaketa-komedia, storytelling pertsonala eta gizarteari begiratzeko modu kritikoa uztartuko ditu

  • MUAK 2026
  • festival comedia
  • humor Baluarte


Virginia Riezu umoregile nafarrak Poderío ikuskizunarekin MUAK komedia-jaialdiaren bigarren edizioari amaiera emango dio gaur, arratsaldeko 20:00etan Baluarteko Ganbera Aretoan izango da emanaldian. Mikrofono batekin, pertsonaiarik eta asmatutako egoerarik gabe, behaketa-komedia, storytelling pertsonala eta gizarteari begiratzeko modu kritikoa uztartzen ditu Riezuk Poderío lanean, eguneroko errealitatearen alderdi deserosoenei umorez eta zehaztasunez heltzeko. Bere esperientzian oinarritutako ikuskizuna da, eta absurdoa non dagoen antzemateko eta komediaren lehengai bihurtzeko duen gaitasun berezian oinarritzen da.

Jaialdiaren azken proposamen honetarako sarrerek 16 euro balio dute, eta Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan eskura daitezke. Online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunean, 18,50 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.