Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
19/06/2026

'No me toques el cuento' ikuskizunak ipuinetako printzesen beste aldea Baluarten berriz erakutsiko du abenduaren 13an

Komedia musikal hau Areto Nagusian izango da arratsaldeko 18:00etan eta 16 urtetik gorakoentzat gomendatuta dago. Sarrerak, salgai

  • espectáculo humor
  • comedia musical Baluarte


Baluarteko Areto Nagusiak No me toques el cuento ikuskizuna hartuko du abenduaren 13an (18:00etan), haur-ipuinetako printzesen alderik ezezagunena eskaintzen duen komedia musikala. 16 urtetik gorakoentzat gomendatutako ikuskizunak Edurnezuri, Aurora, Errauskine eta Bella printzesak izango ditu protagonista. Ipuinetako lau printzesa ezagunenetakoak diren hauek matxinatzea erabakitzen dute eta "ipuinaren beste aldea" kontatzea eskatu ere.

Muntaia ganberro, dibertigarri eta errebindikatzaile honek lau printzesa hauen istorioa dakar, bakoitza bere arazoekin. Astean behin elkartzen dira aspalditik, egunean jartzeko eta beren bizitzez eta arazoez askatzeko. Olivia Larak berak sortu eta zuzendutako komedia musikal honetan, kezkatzen dieten gaiez hitz egiten dute (beldurrak, traumak, bikote-gatazkak, konplexuak, dramak...) eta, horrez gain, beste printzesa batzuei buruz aritzen dira, horiekin lotutako pasadizoak eta istorioak kontatuz. Lau protagonisten arteko elkarrizketa dantza eta kantu eszenekin nahastuko da Baluarten.

No me toques el cuento emanaldirako sarrerak 20 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-puntuan salgai daude. Online ere eskura daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 20,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.