Baluarte Fundazioak antolatuta, jazz emanaldia Ganbera Aretoan izango da 12:30ean. Sarrerak 20 euro balio du eta bermu bat barne hartzen du
Baluarte Fundazioaren VERMÚsica zikloak bigarren proposamena ekarriko du Baluartera bihar, hilak 27an. Zehazki, Noa Lur abeslari bilbotarrak Baluarteko Ganbera Aretoan kontzertua eskainiko du eguerdiko 12:30ean, eta bertan, Estoniako Nomme Jazz Nazioarteko Jaialdian Europako jazzeko ahots gazte onenen artean saritua zergatik izan den erakutsiko du.
Sarrerak 20€ balio du eta kontzertuaren amaieran har daitekeen bermu bat barne hartzen du (alkoholarekin edo alkoholik gabe, eta adin nagusikoentzat soilik). Txartelak ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan.
Noa Lur abeslariak Itunes Jazz salmentetan 1 zenbakia lortu du Moody ́ s Mood For Love singlearekin. Abesti hori Badakit izeneko lehen disko arrakastatsuaren Edizio Berezian sartu da, eta horrekin Europako jaialdi eta areto handiak bisitatu ditu, hala nola Istanbulgo Nardis Jazz Club, Madrilgo Bogui Jazz, Madgarden Festival edo Jazzablanca Jazz Festival, eta kartela partekatu du Raúl Midón, Richard Bona, George Benson, Christian McBride... bezalako artistekin. Duela gutxi Troublemaker kaleratu du, bere bigarren diskoa, entzuleen harrera ona izaten ari den ekoizpen handia, eta Sold Out bikoitzarekin hasi da Madrilgo Bogui Jazzen egindako aurkezpenean. Soinu garaikidea, irekia eta esperimentala, groovetik eta Europako soinuetatik pasatzen diren melodia zuzenak eta moldaketak, euskal sustraiak ahaztu gabe. Disko freskoa, Noaren kantu originalekin eta jazz nazionaleko konpositore handi batzuekin.