Catherine Larsen-Maguire zuzendari ingelesaren gidaritzapean, Rautavaara, Chopin eta Tchaikovskyren lanak ekarriko ditu programak, Martín García García pianistaren parte-hartzearekin
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak (NOS) abonamendu denboraldiko hamargarren kontzertua eskainiko du Baluarten gaur, arratsaldeko 19:30ean, Hegan egitea izenburupean. Catherine Larsen-Maguire zuzendari ingelesak gidatuko du programa berri hau, eta Einojuhani Rautavaara konpositore finlandiarraren Cantus arcticus - Txorientzako eta orkestrarentzako kontzertua lanarekin hasiko da. Ondoren, NOSk Fryderyk Chopinen Pianorako 2. kontzertua fa minorrean eskainiko du, nazioartean proiekzio handiena duen pianistetako bat den Martín García García bakarlari gaztearen partaidetzarekin. Eta musika emanaldiari amaiera emateko, Piotr Ilyich Tchaikovskyren 1. Sinfonia sol minorrean, “Sueños de invierno” obra.
Sarrerak 15, 29 eta 35 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke. Gainera, 30 urtetik beherakoek sarrerak 5, 9 eta 11 eurotan eskuratu ahal dituzte (soilik leihatilan).