Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
27/04/2025

Camille Thomasek Elgarren biolontxelorako kontzertua eskainiko du Baluarten NOSren hamargarren abonuan, maiatzaren 8an

Jessica Cottis zuzendariaren batutapean, Guda garaiak kontzertuaren egitarauak Beethoven eta Charlotte Sohyren obrak ere ekarriko ditu

  • OSN
  • concierto Baluarte
  • música sinfónica


Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren 24-25 denboraldiko hamargarren abonu-kontzertuak izaera femenino nabarmena izango du, heldu den maiatzaren 8an (19:30ean). Jessica Cottis orkestra zuzendari australiar-britainiarraren batutapean, Guda garaiak programak Camille Thomas biolontxelo jotzaile frantziar-belgikarraren parte-hartzea izango du bakarlari gonbidatu gisa Baluarten. Thomasek Edward Elgarren Biolontxelorako kontzertua mi minorrean, op. 85 interpretatuko du emanaldiaren lehen zatian; bigarren atalean, berriz, Beethovenen Coriolano Obertura eta Charlotte Sohyren Sinfonia do sostenido minorrean, op. 10, "Gran guerra" bezala ezaguna.

Sarrerak 15, 29 eta 35 eurotan, eta 30 urtetik beherakoek, 12, 23 eta 28 eurotan, www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke. Gainera, 30 urtetik beherakoek sarrerak 5, 9 eta 11 eurotan eskuratu ahal dituzte kontzertua baino hiru egun lehenagotik, soilik leihatilan.