Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
29/11/2023

Baluartek Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren abonamenduko laugarren kontzertua hartuko du bihar

Mahan Esfahani klabezin jotzaileak emanaldian parte hartuko du. Programak Stravinsky, Bach eta Schumannen lanak eskainiko ditu

  • Orquesta Sinfónica de Navarra
  • concierto Baluarte
  • música sinfónica


Nafarroako Orkestra Sinfonikoak (OSN), Perry So zuzendari titularraren zuzendaritzapean, 2023-2024 denboraldiko laugarren abonu-kontzertua eskainiko du Baluarten bihar, osteguna, Tradizioa eta berrikuntza lelopean. Gonbidatutako bakarlari gisa, azken urteetako adierazpenik handienetako bat den Mahan Esfahani klabezinistak parte hartuko du. Emanaldia arratsaldeko 19:30ean Areto Nagusian hasiko da eta Igor Stravinskyren Karta jokoa, Robert Schumannen 4. Sinfonia re minorrean (1851ko berrikuspena), eta Johann Sebastian Bachen Klaberako 1. kontzertua re minorrean eskainiko ditu orkestrak, azken hau Esfahani bakarlariaren eskutik.

Sarrerak 15, 29 eta 35 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke. Gainera, 30 urtetik beherakoek sarrerak 5, 9 eta 11 eurotan eskuratu ahal dituzte.