Kontzertua Areto Nagusian 19:30ean izango da eta Mozarten eta Mendelssohnen obrak bilduko ditu. Emanaldian Iruñeko Orfeoiak eta zenbait bakarlarik parte hartuko dute
Juanjo Mena zuzendari ezaguna Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren (NOS) podiumera itzuliko da bihar, hilak 27an (19:30ean), 25-26 Denboraldiko hirugarren abonu-programa Baluarten zuzentzeko. Gauaren amaiera izenburupean, kontzertuaren bigarren zatian Iruñeko Orfeoiak, Raquel Lojendio eta Naroa Intxausti sopranoek eta Werner Güra tenorrak parte hartuko dute F. Mendelssohnen 2. Sinfonia “Lobgesang (Alabantza kantua)” interpretatzen; eta emanaldiaren lehen atalean, NOSk W.A. Mozarten 40. Sinfonia eskainiko du.
Sarrerak 15,95, 29,95 eta 35,95 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke. Gainera, 30 urtetik beherakoek sarrerak 5,95, 9,95 eta 11,95 eurotan eskuratu ahal dituzte, soilik leihatilan.