Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
05/10/2023

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 23/24 denboraldiari hasiera emango dio gaur Baluarten, Perry So maisuarekin podiumean

19:30ean hasiko den Erromantikoak eta unibertsalak emanaldiak Rachmaninov eta Schuberten lanak ekarriko ditu Areto Nagusira eta Nikolay Lugansky pianistak parte hartuko du

  • concierto Baluarte
  • Orquesta Sinfónica de Navarra
  • música sinfónica


Nafarroako Orkestra Sinfonikoak (NOS) 2023-24 denboraldiari hasiera emango dio gaur (19:30ean) Iruñeko auditoriumera, Perry So maisuak NOSko zuzendari titular eta artistiko gisa Baluarteko podiumera igoko dela. Erromantikoak eta unibertsalak izenburupean, abonamenduko lehen kontzertu honetan Nikolay Lugansky pianista errusiarrak hartuko du parte, Sergei Rachmaninov-en Pianorako 2. kontzertua do minorrean, op. 18 obra interpretatuz. Hitzordu musikalaren bigarren atalean berriz, orkestrak Franz Schubert-en 9. Sinfonia Do Maiorrean, D944 "Handia" eskainiko du.

Sarrerak 15, 29 eta 35 eurotan eskura daitezke: www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko txartel-leihatilan. Gainera, 30 urtetik beherakoek sarrerak 5, 9 eta 11 eurotan eskuratu ahal dituzte (soilik leihatilan).