Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
08/01/2026

Martin Fröst klarinete-jotzailea izango da NOSren bosgarren abonu-kontzertuan protagonista Baluarten urtarrilaren 15ean

Musikari suediarrak Weathered interpretatuko du, Anna Clynek berarentzat konposatu zuen krisi klimatikoan oinarritutako lana. Azken sarrerak salgai

  • Martin Fröst
  • OSN
  • concierto Baluarte
  • música sinfónica


Martin Fröst klarinete-jotzaile entzutetsua izango da Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren 25-26 Denboraldiko bosgarren abonu-programako bakarlari gonbidatua Baluarten, urtarrilaren 15ean (19:30ean). Kontzertuak Marzena Diakun poloniar maisua izango du podiumean, eta Fröstek Weathered klarinete eta orkestrarako interpretatuko du lehen zatian, Anna Clyne britainiarrak bereziki berarentzat konposatua (Amsterdamen 2025eko urtarrilaren 5ean estreinatu zuen). Joseph Haydnen 44. Sinfonia ("Hileta") eta Franz Schuberten 4. Sinfonia ("Tragikoa") ere eskainiko ditu NOSk emanaldian.

Sarrerak 15,95, 29,95 eta 35,95 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke. Gainera, 30 urtetik beherakoek sarrerak 5,95, 9,95 eta 11,95 eurotan eskuratu ahal dituzte, soilik leihatilan.