Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
27/01/2026

Bomsori Kim birtuoso hegokorearrak Sibeliusen Biolinerako kontzertua interpretatuko du NOSrekin otsailaren 12an egingo duen debutean

Nuno Coelhok Ipar-haizeak izeneko seigarren abonua zuzenduko du Baluarten, konpositore finlandiarrari eskainitako monografikoa. Azken sarrerak eskuragarri

  • OSN 25-26
  • concierto Baluarte
  • Bomsori Kim
  • Nuno Coelho
  • música sinfónica


Nafarroako Orkestra Sinfonikoak (NOS) Baluarten jarraituko du bere 25-26 abonu denboraldia, Ipar-haizeak izeneko seigarren zikloarekin, heldu den otsailaren 12an (19:30ean), emanaldian Bomsori Kim biolin-jotzailea bakarlari gonbidatua izango dela. Hego Koreako interpreteak Jean Sibeliun Biolinerako kontzertua re minorrean eskainiko du, op. 47, XX. mendeko biolinerako kontzerturik interpretatuenetako bat. Egitaraua Nuno Coelho maisuak zuzenduko du, eta Jean Sibelius konpositore finlandiarraren 1. sinfonia mi minorrean op.39 lanarekin osatuko da.

Sibeliusen heldutasun-obra, Biolinerako kontzertua introspektiboa eta birtuosoa da aldi berean. Biolin bakarlariak orkestra soil baina adierazkor batekin hitz egiten du, lirismo eta sakontasun handiko lerro melodikoak ehunduz. Hirugarren mugimenduak, bere izaera erritmiko eta ia landatarrarekin, kontraste indartsua eskaintzen du, multzoa biolinerako errepertorio kontzertatzailearen gailurretako bat bihurtuz.

Sarrerak www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatiletan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eros daitezke, baita Baluarte Fundazioaren bulegoan eta webgunean ere.