Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
18/02/2026

Javier Perianes piano-jotzailea NOSren 7. Kontzertuaren protagonista Baluarten otsailaren 26an

Programa Perry So Maisuak zuzenduko du eta García Leoz, Ravel eta Beethovenen lanak ekarriko ditu. Azken sarrerak salgai

  • OSN 25-26
  • Javier Perianes
  • concierto Baluarte
  • música sinfónica


Nafarroako Orkestra Sinfonikoak (NOS) 25-26 denboraldiko 7. kontzertua eskainiko du Baluarten, otsailaren 26an (19:30ean), gonbidatu berezi batekin: Javier Perianes pianista, 2012ko Musikaren Sari Nazionala eta International Classical Music Awards (ICMA) sarien 2019ko Artista. Areto Nagusian, Perianesek Maurice Ravelen Pianorako Kontzertua Sol Maiorrean interpretatuko du. Perry So Maisuak zuzenduko duen emanaldia Jesús García Leozen Sonatinarekin irekiko da, eta bigarren zatian NOSk Ludwig van Beethovenen 7. Sinfonia La Maiorrean eskainiko du.

Agerian izeneko kontzertu honetarako sarrerak www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatiletan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eros daitezke, baita Baluarte Fundazioaren bulegoan eta webgunean ere.