Otaku Symphony Orchestrak, 21:30ean Areto Nagusian, generoko abesti esanguratsuenetako batzuk interpretatuko ditu. Sarrerak salgai daude jada
Baluarteko Areto Nagusiak Anime eta Bideo-jokoen musikari eskainitako kontzertu berezia hartuko du heldu den urtarrilaren 2an (21:30ean), ostiralarekin: Otaku. Otaku Symphony Orchestraren eskutik, auditoriumeko publikoak Anime eta Bideojokoen unibertsoetara bidaiatu ahal izango du abenturaz, akzioz, emozioz eta nostalgiaz beteta egongo gau batean. Dragoi Bolaren energiatik One Pieceren melodiaraino, Narutoren intentsitatetik, Sailor Moonen xarmatik eta Sakuraren gozotasunetik pasatuz. Super Mario Brosen akordeak ere entzun ahal izango dira, Areto Nagusia iraganeko abenturen nostalgiaz eta kantu enblematikoz beteko dutenak, The Legend of Zelda, Final Fantasy eta Sonic bezalako klasikoekin batera.
JPN Concerts-ek ekoiztutako kontzertu honetarako sarrerak 47,95 eta 52,95 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen salmenta-gunean eskura daitezke.