Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
24/02/2026

Pablo Lopezek Baluarten kontzertua eskainiko du 2026ko apirilaren 24an

Malagako artista El Niño del Espacio en concierto bira berriaren baitan iritsiko da Areto Nagusira. Sarrerak salgai daude jada

  • Pablo López Pamplona
  • concierto Baluarte


Iruñeko auditorioa lehen aldiz bisitatu eta hamar urtera, Pablo López Baluarteko agertokira igoko da berriro heldu den apirilaren 24an (20:00etan). Espainiako antzoki eta auditorio nagusietan egingo duen El Niño del Espacio en Concierto izeneko biraren baitan emanaldia eskainiko du Areto Nagusian. Zehazki, Pablo Lopezek bere ibilbide musikaleko arrakasta handiak eta album berriko abestiak biltzen dituen errepertorioa interpretatuko du zuzenean.

Sarrerak 54, 65 eta 75 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOren informazio- eta salmenta-gunean, La Morea merkataritza-gunean jada salgai daude. Halaber, txartelak online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 58, 69 eta 79 eurotan (kudeaketa-gastuak barne).