Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
28/06/2025

Paloma San Basilio irailaren 21ean Baluartera 'Gracias' birarekin iritsiko da

Abeslari madrildarra Iruñeko auditorioan izango da 50 urteko ibilbide artistikoaren omenez egiten ari den mundu biraren baitan. Sarrerak 53, 60 eta 63 eurotan eskura daitezke

  • Paloma San Basilio
  • música latina
  • concierto Baluarte


Paloma San Basilio abeslaria Baluartera itzuliko da heldu den irailaren 21ean (19:00etan) kontzertua ematera, 50 urteko ibilbide artistikoaren omenez egiten ari den Gracias izeneko mundu biraren baitan. Emanaldia Areto Nagusian izango da eta artista madrildarraren jarduera definitu duten arrakastak omenduko ditu, besteak beste, No llores por mi Argentina, Luna de miel, Porque me abandonaste, Juntos eta Cariño mío abesti enblematikoak. Bere ibilbidean zehar 16 milioi disko baino gehiago salduta, Paloma San Basiliok aztarna ezabaezina utzi du ikuskizunaren munduan, eta latindar musikan gehien maite eta errespetatzen den artistetako bat izaten jarraitzen du.

Sarrerak 53, 60 eta 63 eurotan www.baluarte.com webgunean eskura daitezke. Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan ere txartelak erosteko aukera dago.

Paloma San Basiliok 2007ko maiatzean egin zuen debuta Iruñeko auditorioan, Invierno Sur diskoa aurkeztuz; 2010eko maiatzean itzuli zen, PSB biraren baitan, bere inizialak eta ikuskizun honetan erabiltzen ziren hiru instrumentuen lehenengo hizkiak: pianoa, saxoa, baxua; eta 2012ko irailean gurera azken visita egin zuen, My Fair Lady komedia musikalean protagonista gisa.