Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
07/05/2025

Paloma San Basilio irailaren 21ean itzuliko da Baluartera 'Gracias' ikuskizunarekin

Kantari madrildarra Iruñeko auditorioan izango da, 50 urteko ibilbide artistikoaren omenez egiten ari den mundu biran. Sarrerak salgai daude jada

  • Paloma San Basilio
  • música latina
  • concierto Baluarte


Paloma San Basilio abeslaria Baluartera itzuliko da heldu den irailaren 21ean (19:00etan) kontzertua ematera, 50 urteko ibilbide artistikoaren omenez egiten ari den Gracias izeneko mundu biraren baitan. Emanaldia Areto Nagusian izango da eta artista madrildarraren jarduera definitu duten arrakastak omenduko ditu, besteak beste, No llores por mi Argentina, Luna de miel, Porque me abandonaste, Juntos eta Cariño mío abesti enblematikoak. Bere ibilbidean zehar 16 milioi disko baino gehiago salduta, Paloma San Basiliok aztarna ezabaezina utzi du ikuskizunaren munduan, eta latindar musikan gehien maite eta errespetatzen den artistetako bat izaten jarraitzen du.

Sarrerak 50 eta 60 euro bitartean (+ gestio gastuak) ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan.

Paloma San Basiliok 2007ko maiatzean egin zuen debuta Iruñeko auditorioan, Invierno Sur diskoa aurkeztuz; 2010eko maiatzean itzuli zen, PSB biraren baitan, bere inizialak eta ikuskizun honetan erabiltzen ziren hiru instrumentuen lehenengo hizkiak: pianoa, saxoa, baxua; eta 2012ko irailean gurera azken visita egin zuen, My Fair Lady komedia musikalean protagonista gisa.