Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
12/12/2024

Pantomima Full Nafarroako Auditorioan izango da bihar, 'Hecho a mano' ikuskizunarekin

Alberto Casado eta Rober Bodegas protagonista dituen umore proposamena Areto Nagusiara 20:00etan helduko da. Azken sarrerak salgai

  • Pantomima Full Pamplona
  • humor Baluarte


Pantomima Full Baluartera bueltatuko da bihar, hilak 13an (20:00etan), Hecho a mano izeneko bere hirugarren ikuskizuna aurkeztera. Rober Bodegas eta Alberto Casadok osatutako bikote komikoa Areto Nagusiko oholtzara igoko da bere bideo eta esketxen inguruko ordu eta erdiko bakarrizketak eskaintzeko. Sarrerak 22 eta 24 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan.

Hecho a mano lanean, Pantomima Fullek artisautza dagoen tokian industriala kentzea proposatzen du. "Dagoeneko hiru euro eta erdi ordaintzen dituzu espelta ogi batengatik, bi berrogeita hamar kafe eho berri batengatik eta hamar euro koktel batengatikbatengatik. Koktel horren balio erantsia da zerbitzariak tiranteak daramatzala eta edalontzia arrain bat dela", azaltzen dute ikuskizunari buruz. Umore ikuskizunak bi komikoak arrakastara eraman dituen bideari jarraitzen dio, sare sozialetan beren bideo laburrekin biral bihurtu diren interpretazioen antzera. Pantomima Fullek benetako parodien aldeko apustua egiten du, non estereotipoek eta postureoak funtsezko papera betetzen duten.