Lau hamarkadako ibilbide musikala errepasatuko duen Iparraldeko bikotearen kontzerturako sarrerak dagoeneko salgai daude
Pantxoa eta Peiok agertokiei agur esango diete maiatzaren 24an (19:30ean) Baluartera iritsiko den Azken Birarekin. 70eko hamarkadaren hasieran sortu zenetik erresistentziaren eta euskal nortasunaren hari musikal bihurtu den Iparraldeko bikote enblematikoak bere ibilbide musikalari amaiera emango dion sei kontzertuetako bat izango da Iruñekoa; "ezinbesteko geldialdia" izango da hirian, "bikotearentzat oroitzapen bereziak gordetzen dituena".
Peio Ospital abeslaria eta Pantxoa Carrere abeslari eta gitarrista buru dituen taldeak "proposamen berezi eta kontzeptual bat" eskainiko du Areto Nagusian, "Iruñeko auditorioarekin berarekin elkarrizketan eraikia". Bide horretan Dánae Riaño, Mixel Ducau, Iñaki Dieguez, Gorka Pastor eta Josu Erviti izango dituzte lagun.
Sarrerak 37 eta 35 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOren informazio- eta salmenta-gunean, La Morea merkataritza-gunean salgai daude jada. Halaber, online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 37,95 eta 35,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne).