Abeslariak hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbide musikala laburbilduko du eta bere arrakasta handi guztiak interpretatuko ditu. Sarrerak salgai daude jada
Rosario abenduaren 8an iritsiko da Baluartera Universo de Ley birarekin (19:00etan). Abeslaria agertokietara itzultzen da bere disko berria zuzenean aurkezteko, hiru hamarkadatik gorako ibilbide musikala laburbiltzen duen izen bereko biran. Areto Nagusira ekarriko duen bira hau bere hastapenei egindako omenaldia da, eta bertan Rosariok bere lehen arrakastak grabatu ditu berriro, musika hispanoaren mundu mailako artista handiekin batera.
In & Out We Love Music-ek antolatutako kontzerturako sarrerak 59,95 eta 69,95 euro artean www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen salmenta-puntuan eros daitezke.
33 urte baino gehiagoko ibilbidea, hamabost disko, milaka kontzertu, filmatutako 8 film eta Goya sarietarako izendapen bat, platinozko 12 disko, 3 Ondas Sari, 3 Grammy Latino eta Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina 1... Horrek guztiak espainiar musikaren kondaira bizia bihurtzen du Rosario, publikoak eta lankideek gehien maite eta errespetatzen duten artistetako bat.