Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiko hamargarren proposamen honetan, Venezuelako abeslariak Iruñean egingo du debuta, Gabetta Consort taldearekin batera Vivaldi, Purcell eta Händelen obrak interpretatuz. Sarrerak salgai
Samuel Mariño sopranista venezuelarrak Iruñean egingo du debuta maiatzaren 9an (19:30ean) Baluarteko Areto Nagusian egingo den aria barrokoen errezitaldi batekin. Baluarte Fundazioaren 24-25 Denboraldi Nagusiko hamargarren hitzordu honetan, Andrés Gabetta biolin-jotzaileak zuzendutako Gabetta Consort talde historizistarekin batera arituko da agertokian. Programaren lehen atalean, Henry Purcell, Antonio Vivaldi, Georg Friedrich Händel eta Carl Heinrich Graunen obrak interpretatuko dituzte; eta bigarrenean, Händelen Il delirio amoroso kantata.
Sarrerak 32€ eurotan, eta 30 urtetik beherakoentzat, 28 eurotan, ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morean duen informazio- eta salmenta-gunean. Gainera, kontzertua baino hiru egun lehenagotik 30 urtetik beherakoek txartelak 10 eurotan erosi ahal izango dituzte (soilik txarteldegian).