Uztailak 12an izango den tradiziozko euskal bazkari-festa honetan, mahai-lagunek kantutegi tradizionalarekin eta zuzeneko musikarekin gozatu ahal izango dute gaueko 21:30ak arte
Kantu zaharrak eta euskal kantak abestea maite dutenek batez ere, baina baita euskal folklorea eta kultura gustoko dutenek, hitzordu aparta izango dute Baluarten Sanferminetan, uztailaren 12an (larunbatarekin), ospatuko den Sanferminetako Kantu Jaian. 14:00etan hasita eta bigarrenez gaueko 21:30ak arte luzatuko den tradiziozko euskal festa den honetan, nafar gastronomia eta upategiak dastatzeko aukera egonen da. Eta bazkalondoan, kantu zaharrak kantatzen ariko dira partaideak plater bakoitzean banatuko den kantu zaharrekin egindako liburuxkekin. Gainera, hitzorduan artista gonbidatuak izango dira, abeslariak, dantzariak, erraldoiak, joaldunak eta abar. Txartelak 80 eurotan, 12 urtetik beherakoen menua 15 eurotan eta 13-16 urtekoena 20 eurotan www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.