Salgai daude jada Baluarten 10. aldiz arituko Cadizeko flamenko-dantzariaren ikuskizunerako sarrerak
Sara Baras datorren Gabonen bezperan itzuliko da Baluartera, abenduaren 20an (20:00etan), Infinita koreografia berriarekin. Nafarroako Auditoriumera egingo duen hamargarren bisitan, Cadizko flamenko-dantzariak ikuskizun berri hau taularatuko du, bere heldutasun artistikoari buruzko hausnarketa sakona eta Andaluziako herentziari egindako omenaldia. Sarrerak 45€, 54€, 62€ eta 68€ balio du eta dagoeneko salgai daude Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan. Online ere eros daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez: 45,95 / 54,95 / 62,95 eta 68,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne).
Infinita, 2026ko irailean Sevillako XXIV. Flamenko Bienalari hasiera emango diona, "identitate batetik, herentzia batetik, denboratik, ematen eta irakasten digun lur batetik, gelditzen ez den taupada batetik jaiotzen da. Zortzi emakume-begirada, zortzi emakume guri begira, eta pultsu bakar bat Andaluzia gorpuzten, flamenkoaren konpasean taupadaka. Dantza horrek ez du azaltzen, ez du sustatzen, emakume-dantza bat da, partekatzea helburu bakarra duena, esentzia batez, transmititzen eta irauten duen ondare batez elkarrekin gozatzeko asmo bakarrarekin", dantzari, koreografo eta eszena-zuzendariak bera azaltzen duenez.