Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
29/10/2024

Sergio Dalma abenduaren 14an iritsiko da Baluartera 'Sonríe porque estás en la foto' birarekin

Artistak Iruñeko auditorioan kontzertua eskainiko du 20:30ean, 35 urteko ibilbide musikala ospatzen duen biraren baitan. Azken sarrerak salgai

  • Sergio Dalma Pamplona
  • concierto Baluarte


Sergio Dalmak, gaztelaniazko baladaren maisuak, 2024an 35 urte betetzen ditu agertokien gainean eta hori ospatzeko Estatu mailan egiten ari den biraren baitan Baluartera itzuliko da abenduaren 14an (20:30ean). Iruñeko auditorioan eskainiko duen zazpigarren emanaldian, Dalmak Sonríe porque estás en la foto aurkeztuko du zuzenean. Album berri horrekin, berak azaltzen duenez, bere hastapenekin egingo du topo: "1980ko soinuetara itzultzen naiz". Bere ahots berezi eta ezagunarekin, artistak diskoko abesti berriak interpretatuko ditu, baita bere arrakasta handienetako batzuk ere.

Areto Nagusian izango den kontzerturako sarrerak 42 eta 55 euro artean www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.

Sabadelleko abeslariak la milioi albumetik gora saldu ditu 30 urteko ibilbidean, 1991ean Bailar pegados kantuarekin Eurovision jaialdian parte hartu zuenetik. Emanaldian fama ekarri zioten Tu, Il mondo eta El jardín prohibido bezalako abesti italiar klasikoen bertsioak eta Esa chica es mía, Galilea eta La vida empieza hoy belaunaldi batetik bestera igaro diren kantak batuko ditu Sergio Dalmak.