2026 Biraren baitan Areto Nagusira itzuliko den artistaren emanaldirako sarrerak salgai daude jada
Iruñeko auditoriumera egindako azken bisitatik bi urtera, Sílvia Pérez Cruz abeslaria Baluartera itzuliko da maiatzaren 10ean (19:30ean) 2026ko Birako kontzertu bat emateko. Kataluniako artistak abesti original berriak joko ditu zuzenean eta Areto Nagusiko eszenatokian Carlos Montfort (biolinak, perkusioa, tronpeta, koruak), Marta Roma (biolontxeloa, tronpeta, koruak) eta Bori Albero (kontrabaxua, tronpeta, koruak) izango ditu lagun.
Sarrerak 34, 44, 48 eta 58 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOren informazio- eta salmenta-gunean, La Morea merkataritza-gunean jada salgai daude. Halaber, online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 34,95 / 44,95 / 48,95 eta 58,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne).