Maria Suberviola musika pedagogoak parte hartuko duen Hezkuntza eta Gizarte Programako jarduera honetarako sarrerak agortuta daude
Baluarte Fundazioaren Hezkuntza eta Gizarte Programak musika sinfonikoa hurbilduko die aurten ere 0 eta 18 hilabete bitarteko umeei eta haien familiei maiatzaren 1ean, Jostailuen Sinfonia-ren bi saiotan, 10:30ean eta 12:00etan, Baluarten Areto Nagusiko eszenatokian. Murgiltze musikal honetan, publikoak agertokia partekatuko du Javier Huertak zuzendutako Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin. Sarrerak agortuta daude.
María Suberviola pedagoga musikala gidari dutela, haurrek soinuak eta melodiak ezagutuko dituzte melodia kantatuen, gorputz-perkusioaren eta poesia errezitatuaren bidez. Gainera, emanaldian entzumenaren eta zentzumenen estimulazioa errazten duten elementu eszenikoak gehituko dira.
Besteak beste, Tchaikovskyren Vals de la Serenata para cuerdas, Faureren Sicilienne, Johann Strauss semearen Pizzicato Polka, Leopold Mozarten Jostailuen Sinfoniaren Allegroa, Debussyren Claro de luna eta Mozarten 1. Sinfoniako Prestoa obrak biltzen ditu programak.