Iruñeko Udalak Aste Santuaren aurretik antolatutako jaialdiko zazpi kontzertuetako bat izango den hontarako sarrerak salgai daude jada
Musika sakratua nagusi izango da Baluarten Aste Santuaren aurreko egunetan. Iruñeko Udalak aurten ere antolatu duen jaialdiak Iruñeko Sinfonietta orquestra bueltan ekarriko du Ganbera Aretora, martxoaren 23an (20:00etan). Caroline Collier zuzendariaren batutapean, Berpiztu izenburua duen kontzertua Kontzertua F. Mendelssohnen “Las Hébridas” oberturarekin irekiko da; ondoren, Iruñeko Sinfoniettak Nimrod interpretatuko du, E. Elgarren Enigma Bariazioak obraren bederatzigarren mugimendua; eta emanaldia C. Francken Sinfonia re minorrean monumentalarekin amaituko da.
Sarrerak 15 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOren informazio- eta salmenta-gunean, La Morea merkataritza-gunean jada salgai daude. Halaber, online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 15,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne).