Caroline Collierrek zuzendutako taldeak Maitasun istorio bat programa aurkeztuko du 19:30etan Ganbera Aretoan. Sarrerak 15 eurotan eskura daitezke
Baluartek proposamen musikal berri bat hartuko du Gabonetako jaien atariko heldu den abenduaren 20an (19:30ean): Maitasun istorio bat kontzertua, Iruñeko Sinfoniettaren eskutik. Caroline Collier zuzendari titularraren batutapean, taldeak maitasuna topagune izango duen errepertorioa interpretatuko du: musika sinfonikoak estilo eta mende ezberdinetan kokatzen ditu emanaldi honen ardatz diren Txaikovskiren Romeo eta Julieta Fantasiazko Obertura eta Bernsteinen West Side Story musikala, nahiz eta biek antzeratsu islatzen dituzten pasioa, gatazka, alaitasuna eta tragedia, bat eta bera den istorioan.
Sarrerak 15 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txarteldegian, www.baluarte.com web-orrian eta NICDOk La Morean duen informazio- eta salmenta-gunean.