Caroline Collierrek zuzentzen duen taldearen Gabonetako kontzertua 19:30ean izango da Ganbera Aretoan. Sarrerak ohiko kanaletan eskura daitezke
Gabonetako jaien atariko, Baluartek proposamen musikal berri bat hartuko du bihar, hilak 20an, arratsaldeko 19:30ean: Maitasun istorio bat kontzertua, Iruñeko Sinfoniettaren eskutik. Caroline Collier zuzendari titularraren batutapean, taldeak maitasuna topagune izango duen errepertorioa interpretatuko du: musika sinfonikoak estilo eta mende ezberdinetan kokatzen ditu emanaldi honen ardatz diren Txaikovskiren Romeo eta Julieta Fantasiazko Obertura eta Bernsteinen West Side Story musikala, nahiz eta biek antzeratsu islatzen dituzten pasioa, gatazka, alaitasuna eta tragedia, bat eta bera den istorioan.
Sarrerak 15 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txarteldegian, www.baluarte.com web-orrian eta NICDOk La Morean duen informazio- eta salmenta-gunean.