Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
11/08/2025

'Symphonic Rhapsody of Queen' ikuskizunak britaniar taldea omenduko du Baluarten urriaren 24an

Kontzertua rockaren eta musika klasikoaren arteko topaketa izango da. Sarrerak ohiko kanaletan eskura daitezke

  • concierto Baluarte
  • Queen


Queen talde britainiar mitikoaren espiritua nagusi izango da 2025eko urriaren 24an Baluarteko Areto Nagusian (20:00etan), Symphonic Rhapsody of Queen ikuskizunaren ekoizpen berriari esker. Rock Band batek, nazioarteko abeslariek eta orkestra sinfoniko batek bat egingo dute oholtza gainean, Freddie Mercury buru duen taldearen arrakasta garrantzitsuenak interpretatzeko eta gogoratzeko. Bi ordu baino gehiagoko ikuskizuna izango da, eta Queenen hogeita hamar bat abesti entzungo dira, besteak beste, Too Much Love Will Kill You, We Will Rock You, The Show Must Go On, I Want It All edo Bohemian Rhapsody.

Sarrerak 50 eta 55 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.