Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
03/07/2025

Sanferminetan Baluarteko txartel-leihatila 20:00etatik 23:00etara irekita egongo da

Uztailak 12an, zabalik egongo da baita goizez ere, eta hilak 15etik aurrera goizeko ordutegia berreskuratuko du

  • horario taquilla
  • entradas Baluarte


Baluarteko txartel-leihatila Sanferminetan, uztailaren 6tik 14ra, zabalik egonen da ordutegi bereziarekin, arratsaldeko 20:00etatik gaueko 23:00etara, su-artifizialak Baluarteko terrazatik ikusteko sarreren salmenta dela eta. Gainera, hilak 12an, larunbatean, 2025eko San Ferminetako Kantu Jaia Baluarten ospatuko denez, egun horretan txarteldegia 11:00etatik 14:00etara irekita egonen da baita ere. Eta uztailak 15ean, goizeko ordutegia berreskuratuko du txartel-leihatilak, astelehenetik larunbatera. Halere, edozein ordutan txartelak www.baluarte.com web-gunearen bitartez eskura daitezke, hala nola NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan.