Jendeari zerbitzua eskainiko zaio goizez eta arratsaldez, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Uda partean goizez bakarrik zabalik egon ondoren, gaurtik aurrera Baluarteko leihatilak bere ohiko ordutegia berreskuratzen du: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Ordutegi horretatik kanpo, www.baluarte.com webgunearen bidez erosi ahal izango dira sarrerak, eguneko edozein unetan, edo NICDOk Morean duen informazio- eta salmenta-gunean, merkataritza-zentroaren ordutegian.