Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
03/01/2026

Théatre Classique konpainiak Baluarten 'Zisneen aintzira' aurkeztuko du urtarrilaren 18an

Emanaldia Areto Nagusian 18:00etan izango da eta sarrerak 32 eta 40 euro artean eskura daitezke

  • El lago de los cisnes
  • danza clásica
  • ballet Baluarte


Zisneen aintzira, dantza klasikoaren errepertorioko lanik ikusgarrienetako bat, heldu den urtarrilaren 18an (18:00etan) iritsiko da Baluarteko Areto Nagusira Théatre Classique konpainiaren eskutik. Ballet klasikoaren maisulanetako bat den honek lortutako ospea Tchaikovskyren musika inspiratuari zor zaio, baina baita Marius Petiparen koreografia asmatzaile eta adierazkorrari ere, zeinak, giza gorputza zisne baten mugimenduekin lotuz, bere jenialtasuna, potentzial koreografikoa eta sormen artistikoa erakusten baititu. Dantza klasikoko proposamen hau poesia erromantiko hutsa da eta bertan ongia gaizkiaren gainetik gailentzen da.

Sarrerak 32 eta 40 euro bitartean www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.