Sam Sanchez eta Albert Ferré izango dira protagonista bikoteko bizikidetza aztertuko duen umorezko proposamen honetan
Baluarteko Ganbera Aretoak Sam Sánchez eta Albert Ferré protagonista dituen Orgasmos – La Comedia umore-ikuskizuna hartuko du larunbat honetan, ekainak 13an (20:00etan). 90 minutuz, Adan eta Eva abiapuntu hartuta, topiko guztiak apurtzen dituen bikoteko bizikidetza aztertuko dute, tonu komikoan, hausnarketa eta entretenimendua bilatuz.
Sarrerak 20 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOren informazio- eta salmenta-gunean, La Morea merkataritza-gunean salgai daude. Halaber, online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 20,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.