Espainian zuzeneko umorearen erreferentea den ikuskizuna urriaren 9an izango da Baluarten MUAK Navarra Komediaren Urteko Erakustaldiaren baitan
MUAK Navarra - Nafarroako Komediaren Urteko Erakusketaren baitan urriaren 9an 20:30ean eta 22:30ean Baluarten izango den Corta el Cable Rojo ikuskizunaren bigarren emanaldirako sarrerak agortzear daude. Oraindik eskuragarri dauden txartelak 22 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.
Corta el Cable Rojo zuzeneko umorearen erreferente bat da Espainian, Madrilgo Gran Vian hamarkada bat baino gehiagoko etengabeko emanaldiekin. Bere proposamena inprobisazioan, erritmo bizian eta publikoaren parte-hartze aktiboan oinarritzen da, zuzeneko musika, proiekzioak eta soinu-efektuak formatu arin eta harrigarrian integratuz, eta horrek emanaldi bakoitzean antzerki-esperientzia paregabea bermatzen du.
Etiqueta Negra eta Producciones El Espectador enpresek antolatuta, NICDOren laguntzarekin eta Luis Piedrahitaren zuzendaritza artistikoarekin, 2025eko urriaren 4tik 12ra egingo da jaialdia, Baluarte eta Navarra Arena egoitza ofizialak direla. Jaialdiak umorezko pertsona ospetsuak eta ahots berriak bilduko ditu, eta komediaren aldeko apustua egingo du, adierazpen, kritika eta entretenimendurako tresna gisa.