Erakusketak Taxio Ardanaz, Elisa Arteta, Nagore Chivite Lizarraga, Ada Garrués, Amaia Gracia Azqueta, Jaione Inda eta Leire Urbeltz, David Mutiloa eta Alba de la Portilla Castillo artisten lanak biltzen ditu
2023ko Arte Plastiko eta Ikusizkoen Laguntzak erakusketa Baluarteko Harresiaren Aretoan otsailaren 9ra arte visita daiteke. Zehazki, erakusketan Taxio Ardanaz, Elisa Arteta, Nagore Chivite Lizarraga, Ada Garrués, Amaia Gracia Azqueta, Jaione Inda eta Leire Urbeltz, David Mutiloa eta Alba de la Portilla Castillo artistek parte hartzen dute.
Uharte Zentroa eta Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua, Museoen zerbitzuaren bidez ematen den lankidetza hitzarmenari esker ematen da programa hau eta Nafarroako artisten ikerketa, sorkuntza, zabalkundea eta sendotzea sustatzea du helburu. Bi erakundeen artean sinatutako hitzarmenaren bidez, artelanak ekoiztea eta argitalpen-proiektuak bi laguntza-modalitatetan bultzatzen dira. Gainera, beste behin ere, Baluarterekin egindako lankidetzari esker, ekoizpen-modalitateko proiektuak ikusgai daude.
Doako sarrerarekin, erakusketa irekita dago asteazkenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara; eta asteburuetan, goizeko 11:00etatik 14:00etara.