Kantautoreak bere abesti berriak eta bere ibilbide musikaleko arrakasta handiak zuzenean aurkeztuko ditu. Sarrerak, 55 eurotik Aurrera eskura daitezke
Víctor Manuel 2026ko urriaren 17an hirugarrenez igoko da Baluarteko agertoki nagusira, arratsaldeko 20:00etan, oraingo honetan Solo a solas conmigo disko berria aurkezteko. Kantautore asturiarrak zuzenean eskainiko ditu abesti berriak, baita arrakasta handiak ere, hala nola Soy un corazón tendido al sol, Ay amor, El abuelo Vitor, Quiero abrazarte tanto, Nada sabe tan dulce como su boca, Planta 14, Solo pienso en ti, Bailarina, Adónde irán los musos, Asturias... eta herrialdeko memoria musikalaren parte diren beste hainbat.
Kontzerturako sarrerak 55, 60, 69 eta 80 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOren informazio- eta salmenta-gunean, La Morea merkataritza-gunean jada salgai daude. Halaber, online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 55,95€ / 60,95€ / 69,95€ eta 80,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne).