Emanaldian, musikari ingelesak Haydn eta Beethovenen obrak ere joko ditu English Chamber Orchestrarekin batera
Baluarte Fundazioaren 25-26 Denboraldi Nagusiak bere azkenaurreko hitzordua eskainiko du maiatzaren 13an (19:30ean) Baluarten: Steven Isserlis biolontxelo jotzaile ingelesaren kontzertua. Kritikaren iritziz, munduko biolontxelista ospetsuenetako bat da, eta Haydn eta Beethovenen obrekin osatutako programa bat interpretatuko du, Arriagaz gain, bere jaiotzaren 200. urteurrenean. Areto Nagusiko oholtzan English Chamber Orchestra izango du lagun, munduko ganbera-orkestra garrantzitsuenetako bat.
Publiko orokorrarentzako sarrerek 32 euroko prezioa dute, eta 30 urtetik beherakoek 26 euroan eros ditzakete sarrerak (10 euroan azken hiru egunetan), Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan. Online ere eros daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, hurrenez hurren, 32,95 / 26,95 eta 10,95 euro (kudeaketa gastuak barne) ordainduta.