Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
26/06/2023

BALUARTEren 20. urteurreneko programazio bereziaren sarrerak salgai daude jada

Uztaila eta azaroa bitartean egingo den egitarauak 'zine proiekzioak hondartzan', musika anplifikatuko kontzertuak goi-goian, musika klasikoko gaualdi bat aire zabalean eta esperientzia multimedia bat harresien artean ekarriko ditu gurera.

BALUARTE Kongresu Jauregiak eta Auditorioak hogeigarren urteurrena ospatzen du, Nafarroan zein Nafarroatik kanpo kultur eta kongresu erreferente gisa finkatuta. Ospakizun hori dela eta, programazio berezi bat diseinatu da, eraikineko hainbat espazio berraurkitu eta birkonkistatu nahi dituena, bisitariei esperientzia paregabeak eskainiz. Baluarte Veinte Vente! Zatoz! lelopean, urtebetetze programa 2023ko uztaila eta azaroa bitartean garatuko da, musika anplifikatuko eta musika klasikoko kontzertuak, zientzia-fikziozko film ezagunen proiekzioak edo multimedia artearen esperientzia ezberdinak barne hartzen dituzten proposamenekin. Emanaldi ezberdinetarako sarrerak www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morean jarri duen salmenta-gune berrian eskura daitezke.

6-14 Uztaila | Terraza 3. solairua | 23:00etan (ate irekitzea, 22:00 h) | 22 €- Taldeak, 18 €
SUAK BALUARTEKO TERRAZATIK
Sanferminetako gauek hitzordu berezia izango dute berriz ere Baluarten, eta, bertan, ikusleek jaietako momentuetako batez gozatu ahal izango dute: su artifizialak Iruñeko auditorioko teilatuaren ikuspegi pribilegiatutik. Ekitaldian urteurrenari keinu txiki bat egingo zaio sorpresa batzuekin.

Uztailak 18, 20, 25 eta 27 | Erakusketa aretoa | 22: 00etan (ateak irekitzea, 21: 00etan) | 6 €- Abonua, 20 €
ZINEMA BEACH
20. urteurrenaren baitan, eta RoofTop Cinema programaren hamargarren urtebetetzearekin batera, zikloaren ediziorik bereziena Erakusketa Aretora eramango da. Areto hori hondartza bihurtuko da, hamakak, txosna... Udako giro lasai horretan, zientzia-fikziozko lau titulu ikusi ahal izango dira pantaila erraldoian eta jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin.

Uztailak 18, asteartea: 2001, espazioaren odisea
(2001, A Space Odyssey, AEB, 1968, Stanley Kubrick) VOSE

Uztailak 20, osteguna: E.T., estralurtarra
(E.T. the Extra-Terrestrial, AEB, 1982, Steven Spielberg) VOSE

Uztailak 25, asteartea: Blade Runner
(Blade Runner, AEB, 1982, Ridley Scott)

Uztailak 27, osteguna: Etorkizunera itzuli
(Back to the Future, AEB, 1985, Robert Zemeckis) VOSE

Abuztuak 4, 11, 18 eta 25 | Kanpoko terraza, 3. solairua | 20:30.
ROOFTOP MUSIK
Aire zabaleko lau kontzertu izango dira Baluarten. Entzuleek zuzeneko musika emanaldiez eta Ziudadelako ikuspegi panoramikoaz gozatu ahal izango dute esperientzia musikal paregabe batean murgiltzen den bitartean.

Abuztuak 4, ostirala: Santi Balmes, Julián Saldarriaga eta Dani Ferrer
(Love of Lesbian taldeko kideak) Zarata saioa # 1 | SARRERAK AGORTU DIRA|

Abuztuak 11, ostirala: Gatibu | 25 €|

Abuztuak 18, ostirala: Andrea Santiago + Javi Robles | 10 €|

Abuztuak 25, ostirala: El Columpio Asesino | 25 €|

Irailak 22 | Baluarteko plaza | 20: 30ean | 3 €
KLASIKO PLAZAN
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Iruñeko Orfeoia Baluarteko plazara aterako dira 20. urteurrena ospatzeko kontzertu bat eskaintzeko. Aire zabaleko musika gaualdi honetan musika klasiko eta herrikoiaren errepertorioa interpretatuko da. Kontzertua Vicent Egearen Obertura Baluarterekin hasiko da, 2003an auditorioa inauguratzeko konposatu eta estreinatu zena.

Azaroak 10-17 | Harresiko aretoa | Aurki salgai
TUNDRA. MULTIMEDIA ESPERIENTZIA
TUNDRA diziplinarteko taldeak lehen aldiz bisitatuko du Nafarroako hiriburua Baluarteren 20. urteurrena ospatzeko. Taldeak multimedia artearen hainbat proposamen aurkeztuko ditu: ikus-entzunezko performanceak, argi eta soinu instalazioak, arte sortzailea eta abangoardiako multimedia esperimentuak.