Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
18/04/2024

Jethro Tullek Baluarten emango duen kontzerturako sarrerak salgai daude jada

Rock progresiboko talde britainiar mitikoa Iruñeko auditoriumera urriak 31n itzuliko da Espainian zehar egingo duen birako hiru emanaldietako bat eskaintzeko

  • Jethro Tull
  • rock progresivo Pamplona
  • concierto Baluarte


Rock progresibo taldearen Jethro Tull Live birak Iruñeko BALUARTE auditoriumean egingo du geldialdia urriaren 31n (21:00etan), Estatuan emango dituen hiru emanaldietako bat eskainiz. 1967ko amaieran sortu zenetik Ian Anderson abeslari eta txirula jotzailea buru duela, Jethro Tull bueltan izango da gurean, Areto Nagusian kontzertu bat zuzenean emateko. Bertan, 2018an ere jo zuen, 50. urteurrenaren biraren baitan, eta sarrerak ia agortu egin zituen. Bere emanaldian, talde britainiar entzutetsuak bere arrakasta handienen errepasoa egingo du eta, gainera, estudioko azken grabazioetako (The Zealot Gene eta RÖK-Flöte) kantu batzuk ere interpretatuko ditu. Oholtza gainean, Andersonekin batera (flauta, gitarra, bouzouki, mandolina, harmonika, ahotsa), Jack Timothy Clark (gitarrak), Scott Hammond (bateria eta perkusioa), John O 'Hara (orkestra, piano, teklatu eta akordeoi zuzendaria) eta David Goodier (baxua eta kontrabaxua) izango dira

Jethro Tull taldearen kontzerturako sarrerak 55 eta 65 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.

Garai guztietako britaniar talde onenetariko bat jotzen duten hau 1967an sortu zen Ian Andersonen gidaritzapean eta 40 disko baino gehiago kaleratu ditu orduz geroztik, besteak beste, Benefit, Aqualung eta Thick As A Brick.