Hilaren 13ko emanaldirako txartelak agortu dituen abeslaria Más D Ana Belén – Tour 2025 birarekin iritsiko da Areto Nagusira
Heldu den abenduaren 13an (21:00etan) Baluarten izango den kontzerturako sarrerak agortu ondoren, Ana Belenek bigarren kontzertu bat iragarri du aurreko egunean, abenduaren 12an, Iruñeko auditorioan, arratsaldeko 20:30ean. Vida izeneko azken tour ofiziala egin zuenetik 6 urte baino gehiago igaro ostean, Ana Belenek Espainiako geografiaren zati handi bat zeharkatuko du Más D Ana Belén bira honekin, eta gurean eskainiko dituen bi emanaldietan bere musika ibilbideko arrakasta handiak eta bere album berriko kantuak ere errepasatuko ditu. Iruñeko kontzertuan luxuzko musikariz osatutako banda bat izango du lagun, David San Josek zuzenduta.
Emanaldi berrirako sarrerak 43,95 eta 80,95 euro bitartean www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta puntuan eskura daitezke.