Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
16/05/2024

Enpresa Abesbatzen II. Lehiaketaren finalerako sarrerak salgai daude jada

Iruñeko Orfeoiak eta Merkataritza Ganberak antolatutako hitzordua maiatzaren 25ean arratsaldeko 19:30ean izango da

  • coros empresa Navarra
  • concierto Baluarte


Baluarteko Ganbera Aretoak Enpresa Abesbatzen II. Lehiaketaren finala hartuko du heldu den maiatzaren 25ean, arratsaldeko 19:30ean hasita. Iruñeko Orfeoiak eta Nafarroako Merkataritza Ganberak antolatzen duten lehiaketaren bigarren edizio honen finalak zazpi enpresa-koru aurrez aurre jarriko ditu. Guztira 120 koralista izango dira, eta horietako asko berriak dira koruen munduan. Abesbatza guztientzako nahitaezko obra bat eta aukera libreko lan bat izango dira lehiaketaren eszenaratzea. Lehiaketan, BSH Electrodomésticos, Nordex, Iruñeko Colegio Vedruna Ikastetxea, CPEN (Nafarroako enpresa publikoak), San Juan de Dios, Cinfa eta NUP (Nafarroako Unibertsitate Publikoa enpresak agertoki gainean arituko dira. Sarrerak 10 eurotan Baluarteko webgunean eta txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.