Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
14/04/2026

Baluarteko terrazatik San Ferminetako suak ikusteko sarrerak salgai daude jada

Eserlekuak erreserbatzeko aukera dago eta, gainera, mugikortasun urriko pertsonentzako eta zentzumen-desgaitasuna dutenentzako gunea egongo da

  • SF2026
  • Fuegos Baluarte


2026ko San Ferminetarako atzerako kontua hasi da eta Baluarte jaietarako prestatzen ari da jada. Uztailaren 6tik 14ra, eraikinaren hirugarren solairuko kanpoko terrazak ateak zabalduko ditu gauero, su artifizialen bildumak ikuspegi bikainarekin jarraitzeko, giro berezian, gastronomia eta musika eskaintzarekin. Iaz bezala, adingabeei ere sarbidea emango zaie eta mugikortasun urriko pertsonek (MUP) eta desgaitasun sentsoariala duten pertsonek (PDS), eta haien laguntzaileek, gune erreserbatua izango dute. Terrazara sartzeko baimena 21:00etatik aurrera izango da.

Su artifizialen esperientzia haratago doa: terrazak gauero DJ bat izango du zuzenean eta edariak erosteko barra bat izango du. Era berean, 3. solairuko barruko atondoan musika giroa egongo da su artifizialen aurretik eta ondoren (01:00ak arte), eta Baluarteko jatetxe-zerbitzuak tapak eta edariak eskainiko ditu.

Sarrerak 20 € balio dute pertsona bakoitzeko (12 urtetik beherakoentzat 18 €) eta Baluarteko txarteldegian eta NICDOren informazio eta salmenta puntuan La Morea merkataritza-gunean eskura daitezke. Halaber, online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 20,95 eurotan (12 urtetik beherakoentzat 18,95 eurotan), kudeaketa-gastuak barne.

Gainera, iaz bezala, terrazatik suak ikusteko eserlekuak erreserbatu daitezke gehigarririk gabe eta eguneko eserleku kopurua agortu arte. Pertsona guztiek sarrera izan behar dute, adina edozein dela ere.

Era berean, mugikortasun murriztua duten pertsonek (MUP) eta desgaitasun sentsoariala duten pertsonak (PDS) eta haien laguntzaileek terrazan gune erreserbatua izango dute. Horretarako, sarrera espezifikoen eguneko gutxieneko kupo bat jarriko da salgai, eremu mugatura sartu ahal izateko.