No me toques el cuento lanaren jarraipen honetako printzeak José Cobertera, Alejandro Chaparro, Álvaro Quintana eta Víctor de la Fuente izango dira. Sarrerak salgai daude jada
Iragan otsailean Baluarten egin zuen estreinaldirako sarrerak agortu ondoren, heldu den 2026ko otsailaren 15ean (19:30ean) Ya me has toca el cuento ikuskizuna bueltatuko da Areto Nagusira, komedia fresko eta ganberroa, bertan ikusleek beren bizitza zoriontsuak berreskuratzeko etsita dauden lau printze ikusiko dituztela. Sarrerak 18,95 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.
12 urtetik gorakoentzat gomendatutako Ya me has tocado el cuento ikuskizunean, Jose Cobertera, Alejandro Chaparro, Álvaro Quintana eta Víctor de la Fuente aktoreek Florian, Felipe, Bestia eta Enrique printzeen rolak egingo dituzte. Lau pertsonaiek bidaia introspektibo bat egingo dute Aurora, Bella, Errauskine eta Edurnezuri emazteen bila, Mundu Errealean bakarrik esperientziak bizitzeko 'habiatik hegan' egin baitute. Ustekabeko abandonu horren aurrean, printzeek laguntza bilatzen dute printzesak berreskuratzeko, baina nori eskatuko diote laguntza printzeek? Ez dakigu aurkituko dituzten, baina bidean ezagutzen ez zuten ezusteko zerbait topatuko dute: Maskulinitate osasuntsuagoa.