Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
16/07/2026

Zinema Beachek Baluarteko hondartza irekiko du datorren astean

NICDOk – Baluartek eta Nafarroako Filmotekak antolatutako udako zinema zikloa uztailaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean egingo da publiko guztientzat, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin

  • Zinema Beach
  • cine verano Baluarte


Datorren astean Zinema Beachen edizio berri bat hasiko da. Baluarteko Erakusketa Aretoa hiriko hondartza bihurtuko da berriro, NICDOk – Baluartek eta Nafarroako Filmotekak, Reyno Gourmeten laguntzarekin, antolatutako udako zinema zikloa hartzeko. Uztaileko lau gauetan zehar, publikoak udako zine tradizionala berrinterpretatzen duen proposamen batez gozatu ahal izango du, hamakekin, chill out gunearekin, sukaldaritza zerbitzuarekin eta publiko guztientzako lau izenburu handiz osatutako programazioarekin, gaztelaniazko azpitituluekin jatorrizko bertsioan proiektatuak .

Lehen hitzordua uztailaren 21ean izango da, Mel Brooksek zuzendu eta Gene Wilder protagonista Nagusia duen El jovencito Frankenstein (Young Frankenstein, 1974) komedia ahaztezinarekin. Hilak 23an, Tim Burtonek zuzendutako Batman (1989) superheroiaren egokitzapen ikonikoaren txanda izango da; uztailaren 28an, Wall-E (2008) iritsiko da, Pixarren film goraipatuenetako bat; eta zikloa uztailaren 30ean amaituko da Los cazafantasmas (Ghostbusters, 1984) filmarekin, laurogeiko hamarkadako zinemako klasiko handienetako bat, komedia, zientzia fikzioa eta abenturak uztartzen dituena.

Baluarteko hondartzako ateak 20:00etan irekiko dira eta proiekzioak 22:00etan hasiko dira. Saio bakoitzaren aurretik, jendeak ostalaritza zerbitzuaz, chill out guneaz eta Erakusketa Aretoan jarritako vóley pistaz gozatu ahal izango du publikoak. Sarrerek 6 euroko prezioa dute; lau proiekzioetarako abonua ere eskuragarri dago, 20 euroan, eta saio bererako lau sarrerako pack bat, prezio berean. Sarrerak Baluarteko leihatilan, NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke. Txartelak nahiz abonamenduak online ere eros daitezke (kudeaketa-gastuak barne +0,95€), www.baluarte.com webgunearen bidez. Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.

Gainera, azken udetan bezala, Zinema Beachera 'hondartza moduan' joateak saria izango du. Hainbat promozio berezi egongo dira: hondartzako aulkiarekin udako zineaz gozatzera doazenek Frigoko izozki bat eramango dute opari gisa; hondartzako janzkerarekin datorren publikoak edaria lortuko du (garagardoa, ardoa edo freskagarria); eta saio bakoitzeko filmaren gaiarekin bat etorriz mozorrotzen direnek krispetak jasoko dituzte eta bi lagunentzako esperientzia esklusibo baten zozketan parte hartuko dute.