Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko indarkeriaren biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko 16/2019 Foru Legearen babesean, Baluartek ekitaldi publiko berri bat hartuko du datorren apirilaren 15ean, asteazkena, 19:00etan. Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria izango da ekitaldiaren buru, eta bertara 2025ean (65) eta aurtengo lehen hiruhilekoan (16), beren familiekin batera, errekonozitu dituzten 81 biktimak gonbidatu dituzte. Era berean, Kukai dantza taldearen emanaldia izango da, eta bertan izango dira erakunde zein elkarte desberdinetako ordezkariak, baita Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordekoak ere.
19:00 - 20:30