Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

E.T. Estralurtarra

Zinema Beach - BALUARTE Veinte! Vente! Zatoz!

2023ko Uztailak 20 22:00
Erakusketa Aretoa eta Mezanina
Veinte! Vente! Zatoz! | Antolatzailea: Baluarte


Baluarteren 20. urteurrenaren baitan, eta udako zinemaren RoofTop Cinema programaren hamargarren urtebetetzearekin batera, Iruñeko Auditorioko Erakusketa Aretoak zikloaren ediziorik bereziena hartuko du. Bertan, terrazako proiekzioak behe solairuko aretora eramango ditugu. Hondartza, igerilekua, udako aisialdi-agorak, erreplikatuak izango dira Baluarten, pantaila erraldoi batean eta jatorrizko bertsioan zientzia-fikziozko zinemaren 4 klasikoez gozatzera hurbilduko den publikoari harre egiteko.

 
Zuzendaritza: Steven Spielberg
Gidoia: Melissa Mathison
Jatorrizko izenburua: E.T. the Extra-Terrestrial
Argazkiak: Allen Daviau (C)
Musika: John Williams
Antzezleak: Dee Wallace, Henry Thomas, Peter Coyote, Robert MacNaughton, Drew Barrymore, K.C. Martel, Sean Frye, C. Thomas Howell, Erika Eleniak.
Iraupena: 115 min.
Hizkuntza: V.O. ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin.
 
E.T. zuzendariaren irudimenetik sortu zen, gurasoen dibortzioaren ondoren sortutako alegiazko lagun batean inspiratuz. 1980an, Spielbergek Melissa Mathison ezagutu zuen eta istorioa garatzen hasi ziren, Night Skies proiektu geldiaren ondoren.
 
E.T. zuzendariaren irudimenetik sortu zen, gurasoen dibortzioaren ondoren sortutako alegiazko lagun batean inspiratuz. 1980an, Spielbergek Melissa Mathison ezagutu zuen eta istorioa garatzen hasi ziren, Night Skies proiektu geldiaren ondoren.
 
Filma modu kronologikoan filmatu zen, emanaldi emozional eta sinesgarriagoak lortzeko. E.T. bere garaian pelikularik arrakastatsuena izan zen, La guerra de las galaxias (1977) ere gaindituz, eta Spielberg berak zuzendutako Jurassic Park (1993) filmak gainditu zuen arte.
 
Filma 9 Oscarretarako izendatu zuten, pelikula onenarena barne. Garaiko kritikari askok garai guztietako adiskidetasuna nahiz zientzia-fikziozko filma onena zela aipatu zuten.


GAZTE KULTUR BONUARI ATXIKITAKO EKITALDIA

Sarrerak