Enpresen Jasangarritasunari buruzko Kongresu Nazionala estatu mailako topaketa izango da, eta Baluarten enpresak, erakundeak, entitateak eta profesionalak bilduko ditu, enpresen jasangarritasunaren arloko erronka eta aukera nagusiak aztertzeko. Programak erakundeen hasierako ekitaldia, hitzaldi magistralak eta hainbat mahai-inguru izango ditu, besteak beste, Adimen Artifiziala eta Jasangarritasuna, ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-dimentsioa eta komunikazioa lantzeko. Jardunaldiak, gainera, esperientziak trukatzeko, networking-a egiteko eta jardunbide egokiak zabaltzeko aukera emango du, enpresa-eredu jasangarriago, berritzaileago eta arduratsuagoetara aurrera egiteko.
8:15 – 16:45