Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Iruñeko Ganbera Abesbatza - Milia on the road

Erabateko estreinaldia

2023ko Maiatzak 27 19:30
Ganbera Aretoa
Baluarte | Antolatzailea: Iruñeko Ganbera Abesbatza
 
Iruñeko Ganbera AbesbatzaMilia on the road estreinatuko du Baluarten kontzertuan, Yolanda Campos Bergua konpositorearen enkarguzko lana, emakumeen abesbatzentzat eta ensemblentzat.
 
Itxaro Bordaren Milia Lastur revisited (1985) eta Milia Lastur on the road (2007) poemetan oinarritzen da lana. Poema horiek, aldi berean, XV. mendeko testu anonimo batean inspiratuta daude: Milia Lasturkoren eresia (Las endechas de Doña Milia De Lastur), emakumearenganako tratu txarrak salatzen zituen auhen-kanta bat. Elegia hau eresietan ahozko eta herri literaturako beste adierazpen batzuekin batera jaso zen; Erdi Aroko hileta-kantak, Euskal Herrian, emakumeek inprobisazio gisa konposatu eta interpretatzen zituztenak.

Sarrerak