Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

La Faktoria sorkuntzak: 'Voices' / 'Luz Negra'

Marta Coronado eta Carmen Larrazen obrak

2023ko Ekainak 03 20:00
Ganbera Aretoa
Baluarte | Antolatzailea: La Faktoria Choreographic Center
 
Urtero, La Faktoria Choreographic Center-en lanbide-heziketa amaitzean, sorkuntza-egoitza bat egiten da koreografo eta/edo artista ezagun batekin eta La Faktoriako nazioarteko programako ikasleekin, urtean zehar ikasitako guztia erakusteko prozesu sortzaile batean murgildu daitezen.
 
Marta Coronado, La Faktoria CCko zuzendarikidea, eta Carmen Larraz, artista egoiliarra, izan dira sorkuntza horiek egin dituzten artistak. Baluarten bere sorkuntzez gozatzeko aukera izango da:
 
Marta Coronadoren 'Voices'
Konposizio polifonikoaren eta kontrapuntu koreografikoaren arteko erlazioari buruzko ikerketa da. 13 dantzarik beren ahots indibiduala bilatzen dute gorputz kolektibo batean. Piezak ibilbide musikal bat egiten du, giza ahotsa instrumentu nagusia den adierazpide desberdinak aztertuz.
 
Carmen Larrazen 'Luz Negra'
Prozesu honen haria bizkarrezurra da, leku fisiko gisa eta gure lekurik berezkoenera itzultzeko sinbolo gisa. Kodeak batzuetan zehatzagoak eta beste batzuetan abstraktuagoak izanik, leku fisiko eta mental hau ikertu nahi dugu, sortu ditugun irudiei forma ematen dien kanala gorputza izan dadin. Bilaketa horretan, Luz Negrak argia emateko eta argitzeko ideia aipatzen du, bai gure alderdirik ikusgarriena, bai gutxien ikusten den aldea, bihotzera itzultzeko irrikan, topaketek aberastuko duten bide pertsonal bat eraikitzeko.
 

Sarrerak