Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

Kazetaritza, ziurtasunak eta fake news-ak eklipseen garaian

'Eklipsea baino lehenagoko 12ak' elkarrizketak

2026ko Martxoak 12 19:30
Ganbera Aretoa
| Antolatzailea: NICDO - Iruñeko Planetarioa eta Nafarroako Gobernua
  • Eklipse2026
  • evento Baluarte


Eklipsea baino lehenagoko 12ak zazpi elkarrizketez osatutako programa bat da, eta haren helburua eklipseetan sakontzea da, ezagutzaren hainbat orbitatatik.  Kazetaritza, ziurtasunak eta fake news-ak eklipseen garaian izenburua duen hirugarren elkarrizketa honek eklipseen inguruko ziurtasunei buruz hausnartzea proposatuko du Baluarten: zientziak zehaztasunez ezagutzen du fenomeno hori, baina sineskeriaz eta fake news-ez inguratuta jarraitzen du. Alborapenek eta desinformazioak markatutako testuinguru batean, nola defendatzen da egungo kazetaritza zientifikoa?

Elkarrizketan, Arnaitz Fernández fisikari eta dibulgatzaile zientifikoak moderatuta, Francisco Doménech Materia-El País egunkariko kazetari zientifikoak eta Sara Cazzoli CSIC Andaluziako Astrofisika Institutuko ikertzaile eta zientzia-dibulgatzaileak hartuko dute parte.

Sarrerak

Sarrerak 3€
+ 0,5€ online erosketetan (kudeaketa-gastuak)

 

  • 19 urtetik beherakoak, 65 urtetik gorakoak eta Gazte-txartelarekin, prezio murriztua (1,5€ txarteldegian soilik)
  • Langabezi txartelarekin, doan