Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

Ustekabeko gaua: seinaleak eta erantzunak animalien munduan

'Eklipsea baino lehenagoko 12ak' elkarrizketak

2026ko Maiatzak 12 19:30
| Antolatzailea: NICDO - Iruñeko Planetarioa eta Nafarroako Gobernua
  • Eklipse2026
  • evento Baluarte


Eklipseek paisaia eraldatzeaz gain, bertan bizi diren izakiak ere eraldatzen dituzte. Etologia animalien portaera aztertzen duen zientziaren adarra da, baita eklipse baten garaian ere. Oraingo honetan, planeten mekanika eta izar handien mugimendua animalien erreinuko erreakzio intimo eta instintiboenekin harremanetan jarriko ditugu. Nola konektatzen dira bi mundu horiek? Ezagutuko dugu nola eklipse batean gertatzen diren argi-, tenperatura- eta ingurumen-aldaketa bortitzek hegaztien, ugaztunen eta intsektuen erritmo biologikoak aldatzen dituzten. Habitat naturaletako bat-bateko isiltasunetatik hasi eta etxeko animalien desorientazioraino, ikusiko dugu nola fenomeno zerutar batek bizitzaren sentikortasun sakona agerian uzten duten erantzunak eragiten dituen zeruarekiko.

Airam Rodríguez Kontserbazio Biologian doktorea eta CSICeko Natura Zientzien Museo Nazionaleko zientzialari titularrak moderatutako elkarrizketan, Ana Monreal Iberok (Astrofisikaria Leideneko Behatokian) eta Irene Mendozak (Biologian doktorea eta ikertzaile postdoktorala Sevillako Unibertsitatean) hartuko dute parte.

Sarrerak

Sarrerak 3€
+ 0,5€ online erosketetan (kudeaketa-gastuak)

 

  • 19 urtetik beherakoak, 65 urtetik gorakoak eta Gazte-txartelarekin, prezio murriztua (1,5€ txarteldegian soilik)
  • Langabezi txartelarekin, doan